Mundua -
Lurrikara
7,1 graduko lurrikara batek Filipinak astindu ditu
Dardara horren ostean, Ozeano eta Atmosfera Administraziorako Bulego Nazionalak tsunami arriskua zegoela ohartarazi du, baina dagoeneko tokiko agintariek baztertu egin dute aukera hori.
Agentziak | EITB Media
Richter eskalan 7,1 graduko lurrikara izan da asteazken honetan Filipinetako kostaldean, Ameriketako Estatu Batuetako Geologia Zerbitzuak (USGS) jakitera eman duenez. Ondoren, tsunami mehatxuaren abisua eman dute.
Lurrikara 17:46 aldera izan da (GMT) eta Pondaguitandik 63 kilometro ekialdera izan du epizentroa, Mindanaon, Filipinetako uharterik ekialdekoenean.
AEBko Geologia Zerbitzuaren arabera, dardara 65,6 kilometroko sakoneran gertatu da.
Ondoren, Ozeanoaren eta Atmosferaren Administrazioko Bulego Nazionalak (NOAA) tsunami mehatxua zegoela ohartarazi du. Hala ere, dagoeneko tokiko agintariek tsunami bat gertatzeko aukera baztertu dute.