Mundua -

SUTEAK

Greziako eta Turkiako suteen egoera hobetu da

Heleniar herrialdeak kontrolpean ditu sute guztiak, Eubea uhartekoa izan ezik. Turkian, asteburu honetako euriteek suteak itzaltzen lagundu dute eta sei gune aktibo baino ez dira geratzen.

Auto bat kiskalita Greziako suteetan. Argazkia: EFE.
Auto bat kiskalita Greziako suteetan
Auto bat kiskalita Greziako suteetan. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Piztuta jarraitzen duten dozenaka suteak igande honetan kontrolpean izatea espero du Greziak, ia astebetez herrialdea suntsitu duten suteak kontrolatu ezinik egon ostean. Herrialdeak inoiz izandako ingurumen hondamendirik handiena da.

Agintariek kontrolatutzat jo ez dituzten arren, eta edozein unetan txinparta batek egoera larriagotzeko aukera dagoen arren, ia fronte guztiak kontrolatu dituzte, Eubean izan ezik, Greziako bigarren uharterik handienean sua kontrolatu ezinik baitabiltza oraindik.

Incendios en Grecia

 

Bestalde, Turkian asteburuan izan diren euriteek baso-suteak itzaltzen lagundu dute. Suak batez ere Antalya probintzia suntsitu du. Azken egunetan izandako 223 guneetatik, sei daude oraindik aktibo.

Ostiralaz geroztik, Turkiako hainbat puntutan, baina batez ere Antalyan, prezipitazio handiak izan dira, eta sute batzuk itzali dira.

Turkiak ia aurrekaririk ez duen sute-bolada izan du eta gutxienez zortzi pertsona hil dira horien ondorioz.

Trabajos de extinción en Turquí. Foto: EFE.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Suteak Grezia Eguneko albisteak Albisteak Turkia