Mundua -

Suteak

Greziak suteen ondorioz hildako lehen pertsonaren berri eman du

Orain arte, ez da inor larri zauritu, medikuek artatu beharreko kasu gehienak erredura arinengatik edo kea arnasteagatik intoxikatutako pertsonak izan dira.

Greziako suteak. Argazkia: EFE.
Greziako suteak.
Grezian suteek darraite, ingurumen krisi larrian murgilduta

1:28

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atenas iparraldeko aldirietan suaren aurka borrokan zebilen 38 urteko gizon bat hil da ostiral honetan. Sua itzaltzeko lanetan ari zela burezurrean zauri larri baten ondorioz hil da. Muturreko bero-bolada historiko baten hamargarren eguna bizi du Greziak, eta dagoeneko 50 sute baina gehiago daude herrialde osoan zehar.

Garrek Grezia osoan milaka hektarea erre dituzte, dozenaka herri ebakuatzera behartu dituzte eta milaka bizilagun eta turista desplazatu dituzte. Ostiral honetan suteen ondorioz hildako lehen pertsonaren berri eman du herrialdeak. Orain arte, zaurituak erredurengatik edo kea arnasteagatik intoxikatutako pertsonen kasu arinak izan dira.

Suterik larrienak Atika hiriburuan, Eubea uhartean, Peloponesoan (Mesenia, Mani eta Élide), Ftiotiden (herrialdearen erdialdean) eta Grevenan (iparraldean) daude.

Sua itzaltzeko operatibo handiena Atikara bideratu dute. Jardalias Herritarren Babeserako presidenteordeak jakinarazi duenez, 450 suhiltzaile, hiru helikoptero eta zazpi ur-hegazkin ari dira lanean bertan, eta beste ehunka suhiltzaile gainerako fronteetan daude.

Sua itzaltzen laguntzeko, Frantziako bi hegazkin eta 83 suhiltzaile bertaratu dira bart, baita Zipreko 40 suhiltzaile ere. Guztiak Parnés mendiko sutean ari dira lanean.

Halaber, Suitzatik hiru helikoptero, Kroaziatik hegazkin bat, Errumaniatik 122 ibilgailu, Suediatik bi hegazkin, AEBko patruila hegazkin bat eta Israelgo 16 suhiltzaile iristea ere espero da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Suteak albisteak Grezia Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Suhiltzaileak