Mundua -

ERRESUMA BATUA

Gazte osasuntsuak koronabirusaz kutsatuko dituzte, entsegu kliniko batean

Txertoen eraginkortasuna eta gaixotasunaren aurkako tratamenduak aztertu nahi dituzte. Erresuma Batuko gobernuak finantzatuko du ikerketa.

Entsegu klinikoan parte hartuko duten 18 eta 30 urte arteko boluntarioen bila ari dira. EFE
Bi pertsona Londreseko kaleetatik paseatzen
Entsegu klinikoan parte hartuko duten 18 eta 30 urte arteko boluntarioen bila ari dira. EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erresuma Batuan, munduan lehen aldiz, pertsona osasuntsuak koronabirusaz kutsatuko dituzte, entsegu kliniko batean, txertoen eta tratamenduen eraginkortasuna aztertzeko. 

"Datozen asteetan" ekingo diote ikerketari, eta 18 eta 30 urte bitarteko 90 boluntariok parte hartuko dute. Pertsona horiei birusa sartuko diete eta osasun profesionalek horien eboluzioa zainduko dute.

Azterketa horri esker jakingo dute birusaren karga zenbatekoa izan behar den infekzioa sortzeko, sistema immunologikoak nola aurre egiten dion hasieratik SARS-CoV-2 birusari eta nola transmititzen den. Gainera, osasun arloko profesionalek koronabirusa hobeto ulertzea ahalbidetuko du, eta horrek, aldi berean, txerto eta tratamendu berriak garatzea ahalbidetuko du.

Erresuma Batuko Gobernuak diruz finantzatutako proiektua da. Guztira, 33,6 milioi libera jarri ditu (38,6 milioi euro).

Hasierako saiakuntza klinikoaren ostean, covid-19aren aurkako txertoa hartu duten boluntarioak birusarekin kontaktuan jarriko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatzen da munduan? Erresuma Batua argazkiak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Ingalaterra albisteak Koronabirusa