Mundua -
AMERIKETAKO ESTATU BATUAK
Facebookek, Instagramek eta Twitterrek Trumpen kontuak blokeatu dituzte
Ia aurrekaririk gabeko ekimen batean, sare sozial horiek AEBko presidentearen kontuak blokeatu dituzte hainbat orduz. Trumpen jarraitzaileak Kapitolioa hartzeko saiakeraren ostean etorri da erabakia.
O.A. | EITB MEDIA
Donald Trump AEBko presidentearen jarraitzaileek Kapitolioa hartzeko egin duten saiakeraren ostean, Facebook, Instagram eta Twitter sare sozialek oraindik ere herrialdeko presidente denaren kontuak blokeatu dituzte hainbat orduz.
"Washington hiriburuan bizitako aurrekaririk gabeko indarkeria egoeraren ondorioz, @realDonaldTrump kontuak argitaratutako hiru txio kentzeko eskatu dugu zuzentasun zibikoko gure politika urratzeagatik", azaldu du bere mezuan Twitter sare sozialak.
"Horrek esan nahi du@realDonaldTrump kontua blokeatu egingo dela txio horiek kendu eta 12 ordura. Txioak ezabatu ezean, kontua blokeatuta egongo da", ohartarazi du Twitterrek.
Facebookek, halaber, bere plataforman 24 orduz argitaratzea galarazi dio Trumpi, konpainiak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Hori gertatu zen sareak bere jarraitzaileei lapurretan parte hartu zuten bideo bat kendu ostean.
Trumpek gertakarietan parte hartzen ari ziren bere jarraitzaileen bideo bat argitaratu eta Facebookek ezabatu ostean etorri da erabakia.
Bestalde, Trumpek 24 orduko blokeoa jasango du Instagram sare sozialean.