Mundua -

KORONABIRUSA

Eurotunela eta Doverko portua itxi dituzte, covid-19aren aldaera berriagatik

Gainera, hainbat herrialdek Erresuma Batuarekiko hegaldiak debekatu dituzte. Boris Johnsonen Gobernuak, bere aldetik, bilera egingo du egoera aztertzeko.

Doverko portua, Ingalaterra hegoaldean. Argazkia: EFE
Doverko portua, Ingalaterra hegoaldean
Doverko portua, Ingalaterra hegoaldean. Argazkia: EFE

O.A. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Doverko portua, Ingalaterra hego-ekialdean, eta Eurotunela itxi egin dituzte, Erresuma Batuan atzemandako covid-19aren aldaera berria dela eta.

Aipaturiko portuak Erresuma Batua eta Frantzia lotzen ditu, transbordadoreen bidez, eta, beraz, joan-etorri handiko gunea da.

Atzo itxi zuten Doverko transbordadoreen terminala, koronabirusaren aldaera berriaren ondorioz Frantziak ezarritako murrizketengatik, portuko agintariek jakitera eman zutenez.

"Kamioiei eta bezeroei portura ez bidaiatzeko eskatzen zaie. Gure ustez, gauerdian hasi eta 48 orduz egongo dira indarrean murrizketak", adierazi dute portuko agintariek.

Hala ere, Frantziatik Erresuma Batura doazen kamioiek sartzeko baimena izango dute. Hala ere, ez dute baztertzen zenbait gidarik muga zeharkatu nahi ez izatea, ondoren Erresuma Batutik irten ezinik geratzeko arriskua dutelako, bertako hedabideen arabera.

Europako hainbat herrialdek Erresuma Batuarekiko hegaldiak debekatu dituzte, Erresuma Batuan atzemandako koronabirusaren andui berria tarteko.

Bestalde, Frantzia eta Erresuma Batua lotzen dituen Eurotunela ere itxita dago atzo 23:00etatik. Zehazki, debekatuta dago Ingalaterra hegoaldeko Folkestone terminalera sartzea, Calaisera bidean.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko berriak Erresuma Batua albisteak Frantzia bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Ingalaterra albisteak Boris Johnson Koronabirusari lotutako azken orduko albisteak Merkantzia-garraioari buruzko albisteak