Mundua -

SOHR

Turkiak milaka mertzenario, umeak tartean, erabili ditu Libian eta Karabakhen

18.000 mertzenario siriar, horietako 350 adingabeak, bidali ditu Ankarak Libiara. Gainera, beste 2.580 mertzenario siriar Azerbaijanera eraman dituzte, Armeniari aurre egiteko.

Recep Tayeb Erdogan Turkiako presidentea Zipren. Argazkia: EFE
 Recep Tayeb Erdogan Turkiako presidentea Zipren. Argazkia: EFE
Recep Tayeb Erdogan Turkiako presidentea Zipren. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Siriako Giza Eskubideen Behatokiak (SOHR) jakitera eman duenez, iragan abenduan Recep Tayeb Erdogan Turkiako presidenteak Libiako gerra zibilean esku hartzea erabaki zuenetik, NBEk Tripolin inposatutako Akordio Nazionaleko Gobernuari babesa emanez, 18.000 mertzenario siriar, horietatik 350 adingabeak, bidali ditu Ankarak herrialdeko mendebaldera.

Horietako 10.750 Siriara itzuli ziren kontratua bete eta soldatak jaso ondoren. Efe albiste-agentziak egindako ikerketaren arabera, 1.500 euro ordaindu zizkieten bakoitzari, 4.000 euroko sari batekin zauriengatik, eta heriotza kasuetan familiarentzako 10.000 euro.

Gainera, Londresen egoitza duen behatokiaren hitzetan, Azerbaijanera beste 2.580 mertzenario siriar eraman zituzten, Armeniari aurre egiteko. Horietatik 342 etxera itzuli dira jadanik, “guztiari uko egin ondoren, baita pizgarri ekonomikoei ere”.

800 mertzenario baino gehiago hil dituzte

Turkiak kontratatutako 800 mertzenario baino gehiago hil dituzte Libiako eta Karabakh Garaiko gerretan, behatokiak salatu duenez. Soldadu pribatuak Bachar al Asaden diktaduraren aurkako oposizioko talde salafisten artean errekrutatu ditu Ankarak.

Gobernuz kanpoko erakundeak zehaztu duenez, 496 mertzenario, tartean zenbait adingabe, Libian hil zituzten, eta 293 Karabakheko gerran. Gainera, ehunka zauritu zituzten, eta beste batzuen arrastoa galdu zuten, Turkiako inteligentzia zerbitzuek errekrutatu ondoren.

Errusiako helikoptero bat Karabakhen. Argazkia: EFE

Errusiako helikoptero bat Karabakhen. Argazkia: EFE

Era berean, SOHRk ohartarazi duenez, Turkiak Libiara bidalitako borrokalari pribatuen artean 2.500 tunisiar zeuden, horietako asko talde jihadistetako kideak.

Bestalde, Siriako gobernuz kanpoko erakundeak nabarmendu duenez, ia 4.000 mertzenario siriar gehiago Al Asad presidentearen aldeko milizien artean errekrutatu zituzten. Yevgueni Prighozin oligarkaren Wagner Group Errusiako Segurtasun Enpresa Pribatuak eraman zituen. Prighozin Vladimir Putin Errusiako presidentearen gertukoa da.

Errusiak, Egipto, Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak, Jordania eta Frantziarekin batera, Jalifa Hafter mariskalari babesa ematen dio. Hafterrek botere handia du Sirian, bereziki herrialdearen ekialdean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Nazioartea Gerra Siria Errusia Vladímir Putin Eguneko albisteak Albisteak Turkia Siria Libia albisteak