Mundua -

Koronabirusa

Koronabirusak hildakoen kopuruak behera egin du bigarren egunez Italian

Herrialde horretan hildakoen zenbatekoa 6.000tik gorakoa da dagoeneko, eta, duela hilabete birusa bertan lehenengoz agertu zenetik, 63.927 kasu izan dira guztira.

Giuseppe Conte Tajani, Salvini eta Melonirekin batzartu da bart Chigi jauregian. Argazkia: Efe.
Chigi jauregia, Erroman, Italiako koloreekin apainduta
Giuseppe Conte Tajani, Salvini eta Melonirekin batzartu da bart Chigi jauregian. Argazkia: Efe.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo, astelehenarekin, 6.077ra iritsi zen Italian koronabirusak hildakoen kopurua, 24 orduan 602 heriotza gehiago zenbatuta. Zenbateko horrek, nolanahi den, hildakoen kopurua bigarren egunez jarraian jaitsi zela erakusten du.

Halere, kutsatuen kopuruak gora egin zuen berriz: atzo, astelehenarekin, 50.428 ziren guztira kutsatuak, igandean baino 4.289 gizon-emakume gehiago, eta bezperan 4.000koa izan zen igoera, atzo Babes Zibilak emandako datuen arabera.

Gaur arte, 7.423 alta izan dira, eta duela hilabete birusa herrialde horretan agertu zenetik 63.927 koronabirus kasu zenbatu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Italiako albisteak Koronabirusaren Eris aldaera gaur