Mundua -
Goi-bilera
NATOk defentsa kolektiboaren konpromisoa berretsi eta Txinara begiratu du
"Txinaren geroz eta eragin handiagoak eta nazioarteko politikek" sortzen dituzten "erronkei" eta "aukerei" erantzuteko deia egin dute.
agentziak | erredakzioa
NATOko buruzagiek, Londresko goi-bileraren ostean, defentsa kolektiboaren klausularekiko konpromisoa berretsi dute. Arau horren arabera, erasoa jasan duen edozein estatuk kideen laguntza eskatu dezake. Era berean, atea ireki diote balizko erreformen inguruko "gogoeta prozesuari".
Emanuel Macron Frantziako presidenteak egindako kritikek sortutako polemikaren erdian egin dute goi-bilera. Izan ere, Macronek NATO "burmuineko heriotza egoeran" ikusten duela esan zuen. Horren aurrean, buruzagiek "gogoeta prozesua" abiatzea onartu dute, blokearen "izaera politikoa are gehiago indartzeko", baina xehetasun gehiago eman gabe.
"Txinaren geroz eta eragin handiagoak eta nazioarteko politikek" sortzen dituzten "erronkei" eta "aukerei" erantzuteko deia ere egin dute.
Poloniarentzat eta Baltikoko estatuentzat defentsa egitasmo berriak onartu dituzte, nahiz eta Turkiak itun horiek blokeatzeko mehatxua egin NATOk ez badu Siria iparraldeko kurduen mehatxu terrorista aitortzen.
Trump, haserre, etxera itzuli da beste liderrek bere kontura egindako txantxengatik