Mundua -

ERRESUMA BATUA

Boris Johnsonen anaiak dimisioa eman du desadostasun politikoak tarteko

Dimisioaren ondotik, Unibertsitate eta Zientzia Estatu idazkari eta diputatu izateari utzi dio. Azken asteetan, sendiari zor dion leialtasunaren eta herrialde interesen artean ibili da.

Jo Johnson, Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroaren anaia Downing Streetera heltzen. EFE
Jo Johnson, Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroaren anaia Downing Streetera heltzen
Jo Johnson, Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroaren anaia Downing Streetera heltzen. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erresuma Batuan, Jo Johnson Unibertsitate eta Zientzia Estatu idazkari eta diputatu eta Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroaren anaiak dimititu egin du, familiarekiko leialtasunaren aurrean herrialde interesak lehenetsi dituela argudiatuta.

"Ohorea izan da bederatzi urtez Orpington (barrutia) ordezkatzea eta hiru lehen ministroren alboan Estatu idazkari gisa aritzea", esan du Jo Johnsonen Twitter sare sozialean duen kontuan. Horren arabera, "barne eztabaida" izan du azken asteetan.

Jo Johnsonen esanetan, denbora horretan sendiari zor dion leialtasunaren eta herrialde interesen artean ibili da. "Tentsio gaindiezina da familiarekiko leialtasunaren eta interes nazionalaren artean hautatu behar izatea", adierazi du Johnsonek bere erabakiari buruzko xehetasun gehiago eman gabe.

Dena dela, Erresuma Batuan brexitaren inguruan zabaldutako eztabaida tarteko hartu omen du dimititzeko erabakia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ezkozia albisteak Erresuma Batua albisteak Eguneko albisteak Albisteak Brexita albisteak Zer da Brexita Londres Ingalaterra azken ordukoa Boris Johnson lehen ministro ohia