Mundua -
VENEZUELA
AEBk amnistia eskaini dio Madurori boterea uzteko baldintzapean
Elliot Abrams Venezuelako enbaxadore estatubatuarraren esanetan, presidenteak "irteera duina izatea" nahi dute.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Madurok presidente izateari utziko balu, Trumpen gobernuak ez lukeela Venezuelako presidentea inputatuko iragarri du Elliot Abrams enbaxadore estatubatuarrak.
"Irteera duina izatea nahi dugu", zehaztu du diplomatikoak. Abramsek New York Times egunkariak egindako elkarrizketa batean adierazi duenez, "ez da jazarpen bat".
Aurreko astean Donald Trumpek eta Nicolas Madurok goi mailako kontaktuak izan dituztela baieztatu eta gero, eskaintza berri hau plazaratu dio Washingtonek Venezuelako gobernuari.
Hala ere, Madurorekin negoziaziorik ez dela egon azpimarratu du Abramsek, baizik eta "aldizkako mezuak" elkar bidali dizkietela. Diplomatikoaren arabera, mezu horiek "ez dira ohikoak izan" negutik aurrera, eta horietako informazioa "anbiguoa" da.
Bestalde, Venezuelan hauteskundeak deituz gero, Madurok edo Juan Guaidok euren burua aurkezten badute, AEBk ez ditu hauteskundeak babestuko, nahiz eta estatubatuarrek Juan Guaido presidente 'legitimo' bezala aintzatetsi.