Mundua -

Merkataritza gerra

AEBri nekazaritza produkturik erosiko ez diola iragarri du Txinak

Horrela erantzun dio Washingtonek duela gutxi egindako iragarpenari. Hain zuzen, Trumpek iragan astean jakinarazi zuen Txinara esportatzen diren produktuetan % 10 igoko dituela muga-zergak.

AEBri nekazaritza produkturik erosiko ez diola iragarri du Txinak. Argazkia: EFE
AEBri nekazaritza produkturik erosiko ez diola iragarri du Txinak
AEBri nekazaritza produkturik erosiko ez diola iragarri du Txinak. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txinak iragarri du ez diola AEBri nekazaritza produkturik erosiko. Horrela erantzun dio Washingtonek duela gutxi egindako iragarpenari. Hain zuzen ere, Trumpek iragan astean jakinarazi zuen Txinara esportatzen dituen produktuetan % 10 igoko dituela muga-zergak.

Astearte honetan argitaratutako ohar batean, Txinako Merkataritza Ministerioak esan du Txinako eta AEBko estatuburuen bileran hitzartutakoa "larri urratu" duela irailaren 1erako iragarritako zerga igoerak.

"Abuztuaren 3az geroztik AEBri erositako produktuetan zergak ezartzea onartu dute, eta, horren aurrean, Txinako enpresek bertan behera utzi dituzte aurreikusitako erosketak", dio testuak.

Edozein kasutan, Merkataritza Ministerioa harro agertu da asiar herriak duen "merkatu gaitasunarekin", eta beretzat hartu ditu kalitate handiko produktu estatubatuarren inportazioan izandako aurreikuspen "bikainak".

Nolanahi dela, argi utzi du aurreikuspen horiek betetzeko beharrezkoa dela Washingtonek martxan jartzea Txinako eta AEBko estatuburuen arteko bileran adostutakoa, eta konpromiso horiek aurrera eramateko ardura erakustea, nekazaritza sektorean bi herrialdeen arteko elkarlana posible izan dadin.

Iragarpenak, baina, iaztik bizi duten merkataritza gerran atzerapausoa ekarri du, tentsioa areagotu baitu. Iragan astean Donald Trumpek muga-zergen igoeraz esandakoaren ondotik heldu da, hain zuzen, bi herrialdeen arteko tirabira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Txina Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump