Mundua -

VENEZUELA

Maduroren Gobernuarekin elkarrizketei berrekingo diela iragarri du Guaidok

Juan Guaido bere burua Venezuelako presidente izendatu duen oposizioko buruzagiak ez du zehaztu bilera hori noiz egingo den eta ezta bera bertan izango den ala ez.

Juan Guaido oposizioko burua, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Juan Guaido oposizioko burua, artxiboko irudi batean
Juan Guaido oposizioko burua, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Venezuelan, Juan Guaido bere burua herrialdeko presidentetzat jotzen duen oposizioko buruak igande honetan iragarri duenez, oposizioko ordezkaritza bat Nicolas Maduroren Gobernuko ordezkariekin elkartuko da Barbados uharteetan.

"Usurpatzailea den erregimeneko ordezkariekin elkartuko gara Barbadosen, diktadurari irteera emango dion negoziazio bat irekitzeko", adierazi du oposizioko buruak Twitterreko bere kontuan.

Dena den, Guaidok ez du argitu bilera hori noiz egingo den eta ezta bera bertan izango den ala ez. Azpimarratu duenez, beren helburuak lortzeko asmoz joango dira batzarrera: usurpazioa amaitzea, trantsizio gobernua ezartzea eta nazioarteko behatzaileak izango dituen hauteskunde "libreak" deitzea.

Bestalde, Enrique Iglesias Europar Batasunak Venezuelarako duen bidali berezia hartuko du Caracasen. Gaur bertan helduko da herrialdera, Venezuelako krisiari irtenbide baketsua bilatzeko asmoz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Venezuela albisteak Latinoamerika albisteak Nicolás Maduro gaur Juan Guaidó Leopoldo López Mendoza azken ordukoa