Mundua -
Venezuela
198 militar atxilotu dituzte Venezuelan 'aberriari traizio egitea' egotzita
Venezuelako Asanblea Nazionalaren esanetan, Konstituzioari errespetua eskatu edo kuarteletan elikagaien eskasia salatu izanagatik atxilotu dituzte.
Agentziak | Erredakzioa
Oposizioa nagusi den Venezuelako Asanblea Nazionalaren esanetan, 198 militar atxilotu dituzte Venezuelan "aberriari traizioa egitea" egotzita, Konstituzioari errespetua eskatu edo kuarteletan elikagaien eskasia salatu baitute; baita "talde irregularren inguruko iritzia emateagatik" ere.
"198 militar atxilo ditugu: Armadako 117, Abiazioko 23 eta Guardia Nazionaleko 58", esan du Eliezer Sirit Parlamentuko Defentsa Batzordeko diputatu eta presidenteak, indar armatuen kideei egindako "jazarpenaren" inguruko eztabaida baten harira.
Siriten esanetan, "Konstituzioa betetzeagatik soilik aberriari traizioa egitea egotzi diete"; baita, "kuarteletan bazkaririk ez dagoela salatu dutelako" ere.
Juan Guaido Parlamentuko presidenteak atxiloketok kritikatu ditu eta Konstituzioa babesten jarraitzera gonbidatu ditu.