Mundua -
LURRIKARA
4,4 eta 5,2 graduko bi lurrikara sentitu dituzte Perun
Oraingoz ez dute zehaztu bi astinduek zer-nolako ondorioak izan dituzten.
EITB.EUS
Richter eskalan 4,4 eta 5,2 graduko bi lurrikara izan dira azken orduotan Perun, Peruko Institutu Geofisikoak (IGP) jakinarazi duenez.
Lehen astindua (5,2 gradukoa) bertan 18:02 zirenean gertatu da, eta Alto Amazonas probintzian sentitu dute.
Lurrikararen epizentroa Pastazatik 127 kilometro hegoaldera kokatu da, Alto Amazonas probintzian, 98 kilometroko sakoneran.
Bigarren lurrikara, ostera, bertan 23:43 zirenean gertatu da, Lima hiriburutik gertu, eta Richter eskalan 4,4 graduko lurrikara izan da.
Lurrikarak Yangas udalerritik 173 kilometro hegoaldera izan du epizentroa, 87 kilometroko sakoneran.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea