Mundua -

DARDARA

5,3 graduko lurrikara batek Txile astindu du

Dardara itsasoan gertatu da, Chañaraletik 80 kilometro ipar-mendebaldera, 40 kilometroko sakoneran.

Lurrikararen epizentroa, mapan. Argazkia: EMSC
Lurrikararen epizentroa, mapan
Lurrikararen epizentroa, mapan. Argazkia: EMSC

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Richter eskalan 5,3 graduko lurrikara izan da Txilen ostiral honetan, EMSC Europa eta Mediterraneoko Sismologia Zentroak jakinarazi duenez.

Dardara bertan 02:22 zirenean gertatu da, itsasoan, 40 kilometroko sakoneran, Chañaraletik 80 kilometro ipar-mendebaldera eta Taltaletik hego-mendebaldera.

Oraindik ez dute zehaztu lurrikararen ondorioak zeintzuk izan diren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Latinoamerika albisteak Txile Lurrikarak Tsunamia