Mundua -

HONDAMENDI NATURALA

222 hildako utzi ditu Idai zikloiak Afrikan

Ostegun iluntzean iritsi zen zikloia kontinente afrikarrera, Mozambiketik barrena. Kalte handiak eragin ditu, eta Nazio Batuen Erakundeak premiazko laguntza eskatu du.

Zikloia Mozambikera sartu zenean satelite bidez hartutako irudia. Argazkia: EFE.
Idai zikloia Mozambiken.
Idai zikloiak Mozambiken utzitako suntsipena, airetik ikusita

1:31

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idai zikloiak 222 hildako utzi ditu, dagoeneko, Afrika hegoaldean. Zimbabwe, Mozambike eta Malawi dira herrialde kaltetuenak.

82 hildako zenbatu dituzte Zimbabwen, 84 Mozambiken eta 56 Malawin. Edonola ere, zikloiak eragindako hildakoen kopurua etenik gabe ari da handitzen; 1,6 milioi pertsona bizi dira zikloiak astindutako lurretan.

Ostegun iluntzean iritsi zen zikloia kontinente afrikarrera, Mozambiketik barrena, eta kalte handiak eragin zituen, batez ere, Beira hirian. Besteak beste, bertako 500.000 biztanleak argindarrik eta komunikaziorik gabe geratu ziren.

Zimbabwera ostiralean sartu zen, indarrez sartu ere. Hainbat eskualde guztiz isolatuta geratu ziren, eta Chimanimani parke nazionalean dozenaka turista geratu ziren ez atzera ez aurrera.

Emmerson Mnangagwa Zimbabwekopresidenteak "hondamendi egoera" deitu du, eta eskura dituen baliabide guztiak jarriko dituela hitz eman die herritarrei, egoera bideratzeko eta kalteak zuzentzeko. Hala, herrialde horretako armadak dispositibo bereziak jarri ditu abian gunerik kaltetuenetan.

Nazio Batuen Erakundeak eta bere bazkideek premiazko laguntza bideratzeko deia egin dute. Mozambikerako, esaterako, 40,8 milioi dolar eskatu dituzte, hondamendi naturalak sortutako kalteei aurre egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Nazioartea Eguneko albisteak Hondamendi naturalak Albisteak Urakanak azken ordukoa Hondamendi naturalek kaltetutakoak