Mundua -
Krisia Venezuelan
Guaido Washingtonen izan zen abenduan Trumpen ordezkariekin biltzeko
"Behin baino gehiagotan bildu ziren AEBko Administrazioaren ordezkariak Guaidorekin", Etxe Zuriko bozeramaile baten esanetan.
Agentziak | Erredakzioa
Juan Guaido Venezuelako Parlamentuko burua Washingtonera bidaiatu zen abenduan eta Donald Trump presidentearen funtzionarioekin bildu zen. Hori izan da Guaidok Etxe Zuriarekin izandako lehen harremana, eta handik gutxira, AEBk Venezuelako legezko presidente gisa onartu du.
"Behin baino gehiagotan bildu ziren AEBko Administrazioaren ordezkariak Guaidorekin, baita abenduan Washingtonera bidaiatu zenean ere", esan du Etxe Zuriko bozeramaile batek.
Iturri horrek ez du argitu, ordea, zein funtzionariorekin bildu zen Guaido, baina harreman zuzena izan zutela esan du.
Marco Rubio senatariarekin bildu ote zen galdetuta, senatariaren bozeramaile batek ezetz esan du.
Bestalde, prentsaren informazioen arabera, Kolonbian eta Brasilen ere izan zen Guaido abenduan, Venezuelako oposizioa Nicolas Maduroren kargu hartzearen aurkako estrategia prestatzen ari zela.
Izan ere, oposizioaren zati nagusi batek ez zuen Madurori garaipena eman zion hauteskundeetan parte hartu; atzerriko gobernu askok ere, ez zuten Maduroren hauteskundeak legezkotzat jo.