Mundua -
Dardara
Sei lurrikara izan dira Venezuela iparraldean
Lehenengo lurrikara 4,9 gradura iritsi da Richter eskalan, eta 05:00ak aldera (09:00 GMT) gertatu da Valencia hiritik gertu, Carabobo Estatuan.
EiTB.EUS
Venezuelako Sismologia Erakundeak (Funvisis) jakinarazi du sei lurrikara izan direla gaur Karibeko herrialde horretan. Hain zuzen ere, Carabobon (Venezuelako ipar-ekialdea) izan dute epizentroa, eta ez dute biktimarik eragin, ezta kalte materialik ere.
Lehenengo lurrikara 4,9 gradura iritsi da Richter eskalan. 05:00ak aldera (09:00 GMT) gertatu da Valencia hiritik gertu, Carabobo Estatuan eta 9,4ko sakoneran.
Ondoren, 06:00etan (10:00ak GMT) indar gutxiagoko bost erreplika jazo dira (guztiak, 4,8 gradutik beherakoak), Funvisisek zehaztu duenez.
Epizentroan ez ezik, Laran, Yaracuyn eta Zulian ere sentitu dituzte dardarak, baita Araguan eta Vargasen ere.
Esan bezala, oraingoz behintzat, ez dute biktimarik egon denik esan.