Mundua -

VENEZUELA

Venezuelarrak hartzen dituzten herrialdeei laguntzeko plana iragarri du NBEk

Nazio Batuen Erakundeak zabaldutako datuen arabera, 2019an guztira 3,6 milioi pertsona izango dira herrialdetik irten eta giza laguntza beharko dutenak.

Mark Lowcock. Argazkia: EFE
Mark Lowcock
Mark Lowcock. Argazkia: EFE

AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) venezuelarrei harrera egin dieten Hego Ameriketako eta Karibeko herrialdeak diruz lagunduko ditu, 2019ko giza laguntzaren planaren baitan. Herrialdea utzi duten gehienak Hego Ameriketako eta Karibeko herrialdeetara joan dira.

Mark Lowcock Giza Laguntzarako NBEko idazkari nagusiak 2019ko giza laguntza plana aurkeztu du astearte honetan Genevan eskaini duen prentsaurrekoan. NBEk Venezuela gehitu du, lehen aldiz, bere urteroko giza laguntza egitasmoan.

"Venezuelaren bizilagun diren herrialdeei venezuelarren iritsierari aurre egiten lagundu nahi diegu", esan du Mark Lowcockek.

NBEk zabaldutako datuen arabera, 2019an guztira 3,6 milioi pertsona izango dira herrialdetik irten eta giza laguntza beharko dutenak. Hori dela eta, 738 milioi dolar (ia 650 milioi euro) eskatu dizkio nazioarteko komunitateari datozen 12 hilabeteetan laguntza programak gauzatu ahal izateko.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak NBE argazkiak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Venezuela bideoak Latinoamerikako albisteak