Mundua -

MIGRATZAILEEN KARABANA

Migratzaileen karabanako kideek AEBn sartu aurretik egin beharko dute asilo eskaera

AEBko Gobernuak ohartarazi duenez, gaur-gaurkoz ez diete sartzen uzten mugara iritsi eta bertan asiloa eskatzen duten migratzaileei.

Erdialdeko Amerikatik AEBra doazen migratzaileen karabanako kideak. Argazkia: EFE
Erdialdeko Amerikatik AEBra doazen migratzaileen karabanako kideak
Erdialdeko Amerikatik AEBra doazen migratzaileen karabanako kideak. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erdialdeko Amerikatik abiatu eta Ameriketako Estatu Batuetara bidean doazen migratzaileen karabanek bidea egiten jarraitzen dute. AEBko Gobernuak ohartarazi duenez, hegoaldeko mugako sarrerak "beteta" daude, eta migratzaileek Mexikon itxaron beharko dute asiloa eskatzeko.

"Sarbideak leporaino beteta daude. Asiloa eskatzera datozen pertsonek Mexikon itxaron beharko dute, harik eta sarbideetan tokia egin arte. Pazientzia izan beharko dute", esan du Carlos Diaz CBP Mugetako Babeserako Bulegoko bozeramaileak.

Mexikoko Hego Kaliforniako agintariek ohartarazi dutenez, migratzaileen karabanetako kideak Tijuanara iritsi baino lehenago ere, 4.000 pertsona inguru zeuden AEBra sartzeko puntu horretan AEBra sartzeko baimenaren zain. Hori dela eta, orain iristen direnek "gutxienez lau hilabete" itxaron beharko dutela azpimarratu dute.

Migratzaileen defentsarako hainbat erakundek salatu dute paperik gabeko migratzaileei beranduago itzultzeko eskatzen dietela. Erakunde horien ustez, edukiera arazo batek baino migrazioa geldiarazteko edo atzeratzeko asmoak eragin du egoera hori.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Migrazioa Euskal Herria Ameriketako Estatu Batuak bideoak Mexiko Albisteak Gaur Albisteak Latinoamerika albisteak Guatemala Nikaragua Honduras gaur