Mundua -

AEB

De Niro aktoreak eta Biden presidenteorde ohiak ere bonba-paketeak jaso dituzte

Clintoni, Obamari eta beste hainbat politikari demokratari ere lehergailuak bidali dizkiete azken egunotan.

Robert de Niro eta Joe Biden. Argazkia: EFE.
Robert de Niro eta Joe Biden. Argazkia: EFE.
Robert de Niro eta Joe Biden. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Robert de Niro aktoreak eta Joe Biden AEBko presidenteorde ohiak bonba-paketeak jaso dituztela jakinarazi du gaur Polizia estatubatarrak. Atzo zabaldutakoaren arabera, Barack Obama AEBko presidente izandakoari eta Hillary Clinton Estatu idazkari ohiari ere bidaldi dizkiete lehergailuak.

NBC hedabideak zabaldu duenez, Bideni igorritako paketea New Castleko postetxe batean atzeman dute, Delaware estatuan. Antza, helbidea oker idatzita zuen pakete horrek, eta berriro bueltan bidali zuten postetxeko lankideek. Gerora ohartu ziren, paketearen ezaugarriak kontuan hartuta, lehergailua izan zezakeela barruan, eta aurkitzea lortu zuten.

Bestalde, CNN katearen arabera, Clintonek eta Obamak jasotako paketeen oso antzekoak iritsi dira Robert De Nirok New Yorken duen bulegoetako batera. Langile batek eman dio abisua Poliziari, azken orduotako albisteen berri izan duenean.

Segurtasun indarren arabera, oso antzekoak dira orain arte atzemandako pakete guztiak: tutuak eta kableak dituzte barruan denek, eta egitura oso oinarrizkoa izan arren, leherketa handia eragin dezakete. Bryan Paarmann FBIko agenteak eman ditu gaiaren inguruko azalpenak CNN hedabidean. Horren arabera, ez dute baztertzen eraso terrorista bat izatea.

Ikerketa iturriek zabaldu dutenez,  gutun-azal guztien atzealdean Debbie Wasserman Schultz kongresista demokrataren izena ageri da.

Eric Holder fiskal ohiak, Maxime Waters kongresista demokratak eta John Brennan Inteligentzia Agentzia Zentraleko zuzendari ohiak ere jaso dituzte  bonba-paketeak.  Azken horri CNN hedabidera igorri zioten lehergailua, bertako kolaboratzailea baita.

FBI Ikerketa Bulego Federalak uste du kasu gehiago egon daitezkeela. Orain arteko ia guztiak zerbitzu sekretuek atzeman dituzte, hartzailearen eskuetara heldu aurretik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Joe Biden azken albisteak