Mundua -

Erresuma Batua

Europar Batasunak baztertu egin du 'brexit'erako Mayk egin duen proposamena

'Brexit'a gauzatu ostean Erresuma Batuaren eta Europar Batasunaren arteko harreman ekonomikoa nolako izango den zehaztuz plan berri bat aurkez dezala exijitu diote Theresa Mayri.

Theresa May goi-bileran sartu aurretik. Argazkia: EFE
Theresa May goi-bileran sartu aurretik. Argazkia: EFE
Theresa May goi-bileran sartu aurretik. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko agintariek baztertu egin dute Theresa May lehen ministro britainiarrak brexit-erako aurkeztu duen azken proposamena, funtzionatuko ez duela eta onartezina dela argudiatuta. Horrela bada, urrirako planteamendu berri bat egiteko agindu diote, eta ez azarorako, azken asteotan esan bezala.

"Proposamenean elementu positiboak egon arren, guztiok bat gatoz kooperazio ekonomikorako markoak funtzionatuko ez duela esaterakoan", adierazi du Donald Tusk Europako Kontseiluko presidenteak.

Europar Batasuneko Gobernua eta estatuburuak bi egunez aritu dira bilerak egiten gaia aztertzeko.

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak ildo beretik hitz egin du: "Proposamenak onartezinak dira, batez ere etorkizuneko harreman ekonomikoari lotutakoa, eta horretan adostasuna zabala da".

Angela Merkel Alemaniako kantzilerraren esanetan, Bruselak eta Londresek "bide luzea egin dute, baina oraindik lan asko egin behar da bi aldeen arteko harremana zehazteko".

Irlanda eta Ipar Irlanda arteko mugaren arazoari dagokionez, Tuskek adierazi du Europar Batasunarentzat gai hori "lehentasuna" dela eta "berme zehatzak" nahi dituztela, "borondate ona erakustearekin nahikoa ez delako".

Theresa Mayk, berriz, proposamen bat berri bat egiteko konpromisoa hartu du Europar Batasuneko agintarien aurrean.

Gauzak horrela, Tuskek azpimarratu du hurrengo goi-bilera urriaren 18an izango dela eta  hori izango dela azken aukera brexit-ari buruzko akordioa lortzeko. Akordioa badago, azaroan ezohiko goi-bilera deituko dute, bestela ez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Erresuma Batua Albisteak Brexita Zer da Brexita Theresa May