Mundua -
Ekonomia aurreikuspena
Venezuelako inflazioa % 1.000.000ekoa izango dela uste du Nazioarteko Diru Funtsak
2018an % 18 egingo du atzera Venezuelako ekonomiak, eta 2019an, % 5.
Agentzia | Erredazkioa
Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) egindako aurreikuspenen arabera, aurten % 1.000.000ekoa izango Venezuelako inflazioa, eta herrialdearen egoera ekonomikoa Alemanian 1923an edota Zinbabwen 2000an izandakoarekin alderatu du.
"Inflazioak % 1.000.000 egingo du gora 2018ko amaieran. Alemanian 1923an edota Zimbabwen 2000an izandakoarekin aldera daiteke egoera", esan du prentsaurrekoan Alejandro Werner Mendebaldeko Hemisferioko Departamentuko zuzendariak.
Hiperinflazioaz gain, jarduera ekonomikoaren kolapsoak, ondasun publikoen horniduren beherakadak eta jakien eskasiek eraginda, beste herrialde batzuetara zuzendutako "migrazio fluxu handiak" izaten ari dira.
NDFren arabera, 2018an % 18 egingo du atzera Venezuelako ekonomiak, eta 2019an, apirilean egindako aurreikuspenetan gora eginda.