Mundua -

Migrazioa

522 adingabe migratzaile berriz familiekin batu ditu Trumpen Gobernuak

Agintarien arabera, "adingabeko guztiak gurasoekin edo tutoreekin berriz batzeko lanean ari dira". 2.053 haur migratzaile daude estatuko instalazioetan.

Adingabeko migratzaileak berriz familiekin batzea eskatu dute Estatu Batuetan / EFE.
Adingabeko migratzaileak berriz familiekin batzea eskatu dute Estatu Batuetan / EFE.
Adingabeko migratzaileak berriz familiekin batzea eskatu dute Estatu Batuetan / EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

522 haur migratzaile euren familiekin batu ditu berriz Estatu Batuetako Gobernuak, Donald Trumpen migrazio politikaren barruan bananduta izan ostean, Segurtasun Nazionaleko Departamentuak informatu duenez.

Agintariek esan dutenez, hurrengo 24 orduetan beste 16 adingabeko familiengana hurbiltzea aurreikusten dute.

Bestalde, Estatu Departamentuak adierazi duenez, mugetako agintariek oraindik adingabekoen “talde txiki bat” gurasoengandik bananduta mantenduko du, baina Trumpen politikarengatik, baizik eta ezin izan dutelako senideen identitatea baieztatu.

Trump presidenteak Mexikoko mugara heltzen ziren adingabeko migratzaileak familiengandik banatzeko eta beste zentroetan sartzeko araudia jarri zuen martxan. Horrek kritika gogorrak piztu zituen herrialdean.

2.300 adingabeko urrundu omen zituzten, baina presidenteak atzera egin behar izan zuen, eta asteazkenean araudi hori bertan behera uzteko agindua sinatu zuen.

Adierazpenean esan dutenez, 2.053 haur migratzaile daude estatuko instalazioetan, eta "adingabeko guztiak gurasoekin edo tutoreekin berriz batzeko lanean ari dira, agentziekin batera".

Egun, Estatu Batuetako harrera zentroetan dauden adingabeen % 17 Trumpen migrazio politikaren ondorioz sartu zituzten, eta % 83 mugara bakarrik heldu omen diren adin txikikoak dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Migrazioa Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Donald Trump hesia