Mundua -

Migrazioa

Europako Kontseiluak migratzaileak bereizteko zentroak eraikitzea proposatu du

Kontrolerako zentroak Europar Batasunetik kanpo egongo lirateke. Asilo-eskubidea duten errefuxiatuek EBn sartzeko aukera izango lukete; migratzaile ekonomikoek, ostera, ez.

Migratzaileak. Artxiboko argazkia: EFE
Migratzaileak. Artxiboko argazkia: EFE
Migratzaileak. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasunetik kanpo migratzaileak bereizteko zentroak eraikitzea proposatuko die Europako Kontseiluak EBko estatuburuei ekainaren 28an eta 29an egingo duten goi-bileran. Zentro horietan, migratzaile ekonomikoak eta asilo-eskubidea duten errefuxiatuak bereiziko lituzkete, eta azken horiek izango lukete soilik Europar Batasunean sartzeko aukera.

"Europako Kontseilua lehorreratze plataformen kontzeptua zabaltzearen aldekoa da. Prozedura azkar honek migratzaile ekonomikoak eta nazioartearen babesa behar dutenak bereiztea ahalbidetuko luke", dio Europako Kontseiluaren behin-behineko txostenak.

Halaber, Europako Kontseiluak uste du neurri hori martxan jarrita migratzaile askok "bidaia arriskutsuei" ekitea saihestuko litzatekeela.

Proposamen horren arabera, asilo-eskubidea duten etorkinek Europar Batasunean sartzeko aukera izango lukete, baina migratzaile ekonomikoek ez.

Migratzaileak bereizteko zentroak Europar Batasuneko mugetan ezarriko lituzkete eta Europar Batasuna Nazio Batuen Errefuxiatu Agentziarekin eta Migrazioen Nazioarteko Erakundearekin elkarlanean arituko litzateke.

Ekainaren bukaerako goi-bileran migrazioaren krisia izango da gai nagusietako bat, eta, besteak beste, Europar Batasuneko mugak indartzea aztertuko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Migrazioa Gizartea Albisteak Siriar errefuxiatuak Europan