Mundua -

Italia

Iparraldeko Ligak eta 5 Izar Mugimenduak lehen ministroaren izena adostu dute

Matteo Salvini Iparraldeko Ligako buruak esan duenez, bi alderdiek Italiarentzat Gobernu proposamena ere adostu dute, eta astelehenean emango dute horren berri.

El líder de la ultraderechista Liga Norte (LN), Matteo Salvini. Imagen de archivo: EFE
El líder de la ultraderechista Liga Norte (LN), Matteo Salvini. Imagen de archivo: EFE
El líder de la ultraderechista Liga Norte (LN), Matteo Salvini. Imagen de archivo: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mateo Salvini Iparraldeko Ligako ultraeskuineko buruak igande honetan iragarri duenez, alderdiak eta 5 Izar Mugimendu antisistemak Gobernu proposamena eta lehen ministroaren izena adostu dute Italiarentzat, eta astelehenean emango diote horren berri Sergio Mattarela Errepublikako buruari.

“Gaur goizean lehen ministroari eta haren ministro taldeari buruzko akordioa amaitu dugu”, adierazi die Salvinik komunikabideei, Fiumicinon, Erroman. Halere, Gobernuko burua nor izango den esateari uko egin dio, Mattarellari "errespetua zor" diolako.

Salvinik azaldu duenez, bera eta Luigi di Maio ez dira martxoaren 6ko hauteskundeetatik datorren gobernuburua izango, baina ministro izan daitezke.

Bi alderdiak eta buruzagiak "betetzen" dituen izen bat dela nabarmendu du. Bi orduko bilera izan dute goizean, Gobernu taldea adosteko akordioa lortzeko.

Adostutako izenari "inork betorik jartzea ez" duela nahi azpimarratu du, Konstituzioaren ikuspuntutik Errepublikako presidenteari dagokiolako lehen ministroaren izendapena.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europa Eguneko albisteak Albisteak Italia Hauteskundeak Eskuin muturreko mugimenduak