Mundua -
Ekialde Hurbila
Ameriketako Estatu Batuek enbaxada ireki dute Jerusalemen
AEBk Israelgo hiriburutzat jo du Jerusalemen eta erabaki horrek hautsak harrotu ditu Palestinan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ameriketako Estatu Batuek enbaxada ireki dute Jerusalemen. Inaugurazio ekitaldian Invanka Trump AEBko presidentearen alaba eta Steve Mnuchin AEBko Altxor idazkaria izan dira.
Ekitaldia historikoa eta polemikoa izan da; izan ere, AEBk Israelgo hiriburutzat aitortu du Jeruslamen.
Inaugurazioa 13:00etan (GMT ordua) egin dute, duela 70 urte Israelgo Estatua aldarrikatu zen ordu berean, hain zuzen ere.
"Gaur Estatu Batuetako enbaxada ireki dugu Jerusalemen, Israelen", azpimarratu du David Friedman enbaxadore estatubatuarrak, Reuven Rivlin Israelgo presidentearen eta Benjamin Netanyahu lehen ministroaren aurrean.
Gauzak horrela, 2006tik Jerusalemen enbaxada duen lehen herrialdea da AEB. Nazioartearen babesa ez zuela ikusita, gainerako herrialdeek euren enbaxadak ixtea erabaki zuten orduan.
Donald Trump, esan bezala, ez da ekitaldian izan da, baina bideo bidez bere mezua helarazi du. "Israel nazio subiranoa da eta bere hiriburua erabakitzeko eskubidea dauka", nabarmendu du.
Ildo berean, israeldarren eta palestinarren arteko balizko bake-akordioa babestuko lukeela berretsi du.
Bejamin Netanyahu lehen ministro israeldarrak, berriz, eskerrak eman dizkio Trumpi, "bere promesak betetzeko erakutsi duen balentriagatik".
Protestak eta hamarnaka palestinar hilda
Bestalde, AEBko enbaxadaren inaugurazio ekitaldia egiten ari ziren bitartean, bi manifestazio izan dira kanpoaldean. Alde batetik, irekieraren aldekoak bildu dira, eta bestetik, kontrakoak.
Gazako mugan, ostera, 40.000 lagun mobilizatu dira, Jeruslem Palestina dela aldarrikatzeko eta, beraz, AEBn erabakia gaitzesteko. Israelgo Armadak 50 palestinar baino gehiago hil eta 2.000 inguru zauritu ditu protesta horietan.