Mundua -
Hauteskundeak Venezuelan
Maduroren aurkari nagusi biek ez dute koalizioa egingo Venezuelako hauteskundeetan
Bertucci koalizioa egitearen alde ez dagoela esan du. Hauteskundeak maiatzaren 20an izango dira, eta guztira, jada lau dira gelditzen diren hautagaiak.
Agentziak | Erredakzioa
Javier Bertuccik eta Henri Falconek (oposizioko hautagai nagusiak) ez dute koalizioa egingo Nicolas Maduro presidente eta hautagaiaren aurka, datorren maiatzaren 20an, Venezuelako hauteskundeetan, Bertuccik berak jakinarazi duenez.
Asteartean Luis Alejandro Ratti hautagaiak hauteskunde kanpaina utzi eta Falcon lagunduko zuela esan ostean, asteazkenean Falcone ta Bertucci bildu ziren Maduroren aurka indarrak batzeko aukera aztertzeko.
Azkenik, Bertucci koalizioa egitearen alde ez dagoela esan du. Guztira, lau dira hauteskundeetara aurkezten diren hautagaiak.