Mundua -
Liskarrak
Kolonbiako zazpi paramilitar hil dira Venezuelako mugan
Venezuelako eta Kolonbiako mugan asteartean izandako liskarrean hil dira zazpi "paramilitarrak", Venezuelako Gobernuak jakinarazi duenez.
Agentziak | erredakzioa
Venezuelako Gobernuak ostegun honetan jakinarazi duenez, zazpi "paramilitar kolonbiar" hil dira Tachiran, Venezuela mendebaldean, Kolonbia eta Venezuela arteko mugan, izandako liskarrean. Hildakoak, antza, Kolonbiako Golkoko Klaneko kideak ziren.
Nicolas Maduro presidenteak "Tachirako babesle" (gobernadorearen pareko kargua) izendatu zuen Freddy Bernal ofizialistaren arabera, liskarra La Cabrera nekazarien kokagunean gertatu zen, Ureña herrian, eta zazpi paramilitar hil ziren bertan: bost gizonezko eta emakumezko bi.
Venezuela eta Kolonbia artean 2000 kilometroko muga dago. Caracas eta Bogota arteko harremanak ez daude sasoi onenean, besteak beste, Venezuelako krisia dela eta milaka venezuelar Kolonbiara igaro direlako, babes bila. Gainera, Kolonbiako Gobernuak eta Venezuelakoak egoera horri aurre egiteko erakutsi duten jarrera oso desberdina da, eta horrek ere desadostasunak sortu ditu.