Mundua -

PETROA

Petroa, Venezuelako diru digitala, otsailaren 20an jarriko da salgai

2.300 milioi dolar adina petro merkaturatuko ditu otsailean eta beste 2.700 milioi dolar, berriz, martxoan. Gainerakoa, Gobernuaren eta haren aholkularien esku geldituko da.

Nicolas Maduro Venezuelako presidentea. Artxiboko argazkia: EFE
Nicolas Maduro Venezuelako presidentea. Artxiboko argazkia: EFE
Nicolas Maduro Venezuelako presidentea. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak iragarri duenez, Venezuelako kriptodirua edo diru digitala datorren otsailaren 20an merkaturatuko da.

Venezuelako hedabideek zabaldu dutenez, Madurok petroaren liburu zuria deiturikoa sinatu du, hain zuzen ere, kriptodiruaren ezaugarriak eta funtzionamendua zehazten dituena.

Liburu zuriaren arabera, 2.300 milioi dolar (% 38,4) adina petro merkaturatuko dira otsailean eta beste 2.700 milioi dolar (% 44), berriz, martxoan. Gainerakoa, Gobernuaren eta haren aholkularien esku geldituko da.

Maduroren hitzetan, petroari esker posible izango da "modu seguruan eta zuzenean transakzioak" egitea eta blokeoak eta enbargoak saihestea. Venezuelak nazioarteko hornitzaileei ordaintzeko baliatu nahi du petroa; izan ere, krisi ekonomikoak dibisa eskasia eragin du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Venezuela Nicolás Maduro