Mundua -
EB-tik ateratzeko
'Brexit'erako itunak Parlamentu britainiarraren oniritzia beharko du
Hala, Londresko Parlamentuarena izango da azken hitza EBtik atera aurretik. Erresuma Batuak Europar Batasuneko 27 kideekin lotzen duen ituna bozkatuko dute.
agentziak | erredakzioa
David Davis Erresuma Batuaren 'brexit'erako ministroak iragarri du Parlamentuak bozkatuko duela Europar Batasunetik ateratzeko EBko 27 kideekin lotzen duten ituna, Erresuma Batua EBtik atera aurretik.
Davisek Komunen Ganberan adierazi duenez, Gobernuak lege berri bat egingo du Bruselarekin egingo duten itun berriaren xehetasunak jasotzeko, 'brexit'aren osteko trantsizio eperako baldintzak tarteko, eta Parlamentuak bozkatu egingo du.
"Akordioak aurrera egiteko, Parlamentuaren oniritzia behar du", adierazi du ministroak, EBtik ateratzeko prozesua "leuna eta ordenatua" izan dadin "diputatu guztiekin lan egiteko prest" dagoela azaldu aurretik.