Mundua -

Atentatu suizidak

Gutxienez 72 hildako bi meskitaren aurkako erasotan, Afganistanen

Terrorista batek Kabuleko meskita xiita baten aurka eraso suizida egin du. Beste suizida batek gutxienez 33 pertsona hil ditu Ghor probintziako meskita batean.

Afganistan
Afganistan
Gutxienez 72 pertsona hil dituzte bi eraso suizidatan, Afganistanen

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 72 pertsona hil dituzte bi eraso suizidatan, Afganistanen. Bi meskitaren kontrako atentatuak izan dira, agintarien eta lekukoen arabera. Horietako bat Kabul hiriburuan jazo da, eta bestea Doleenan, Ghor probintzian (herrialdearen mendebaldean).

Terrorista bat Kabulgo meskita xiita batean sartu da Dasht-e-Barchi auzoan, Zaman imanaren tenpluan, hain zuzen ere. Azken orduko otoitzean gertatu da erasoa. Meskita barruan lehergailua zartarazi du erasotzaileak, Mahmood Shah Husaini lekukoak azaldu duenez.

Najib Danish Barne Ministerioko bozeramaileak jakitera eman duenez, gutxienez 39 hildako utzi ditu atentatuak. Inork ez du erasoa bere gain hartu oraindik.

Bestalde, beste terrorista suizida batek gutxienez 33 pertsona hil ditu Ghorreko meskita batean. Atta Mohammad Noor Balj eskualdeko gobernadorearen hitzetan, erasoak ustez Jamiat alderdiko agintari bat zuen helburu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Atentatuak argazkiak Jihadismoa Gaurko azken orduko albistea Terrorismoaren Biktimak Asia azken ordukoa Talibanen erregimenaren azken ordukoa