Mundua -
3ko indarra
Irmak utzitako hondamendia errepikatu dezake Maria urakanak Kariben
Maria Antilla Txikietara heltzear dago, eta jadanik Saffir-Simpson eskalan 3ko indarra du. Iragapenen arabera, urakanak indar handiagoa hartuko du datozen egunetan.
Agentziak | Erredakzioa
Irma urakan suntsitzaileak eragindako hondamenditik suspertzeko ia denborarik gabe, Maria urakanak astinduko du Karibe aldea. Bien bitartean, Florida aitaren egiten ari da, enbata berritik ihes egiteko.
Maria Antilla Txikietara heltzear dago, eta jadanik Saffir-Simpson eskalan 3ko indarra du. Iragapenen arabera, urakanak indar handiagoa hartuko du datozen egunetan, Irmak aurreko astean egin bezala.
Mariak orduko 195 kilometroko haize-ufadak ditu gaur. Martinikatik 95 kilometro ekialdera eta Dominikatik 150 kilometrora dago, Antilla Txikietan, AEBko Urakanen Zentro Nazionalak (NHC) jakitera eman duenez.
Ibilbidea
NHCk azaldu duenez, Maria gaur Haizebeko uharteetan dago, asteartean Karibe ipar-ekialdera joko du, eta asteazkenean Puerto Ricora eta Birjina uharteetara iritsiko da.
Antilla Txikietako biztanleak Irma urakanaren trauma gainditu barik daude oraindik. Gutxienez 26 hildako utzi zituen Kariben, eta Birjina uharteetako eta Antigua eta Barbudako eskualde batzuetan eraikinen % 60-80 kaltetu ziren.
Kasurik dramatikoena Barbuda uharte txikia da, Karibe ekialdean. 1.600 biztanle ditu, eta bertan bizitzeko gutxieneko balditzarik ez dagoela esan dute.
Antilla Txikietako uharte gehienak urakanaren mehatxupean daude, Guadalupe, Dominika, Saints Kitts eta Nevis, Montserrat eta Santa Luzia, besteak beste, baita Birjina uharteak ere.