Mundua -

Errefuxiatuak

Eslovakiak eta Hungariak ezin dituzte asilo-eskatzaileak errefusatu

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren epaiaren arabera, bi herri horiek ezin diote uko egin Greziatik eta Italiatik asilo eske doazen errefuxiatuak birkokatzeari.

Errefuxiatu talde bat.
Errefuxiatu talde bat.
Errefuxiatu talde bat.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eslovakiak eta Hungariak ezin dute asilo-eskatzaileen birkokatzea errefusatu, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak gaur emandako epaiaren arabera. 2015eko irailean, EBko kideek Greziara eta Italiara iritsitako iheslariak hartzea adostu zuten, migrazio krisiari aurre egiteko, baina Eslovakiak eta Hungariak uko egin zioten erabakia onartzeari.

Gaur, Europar Batasuneko epaileek atzera bota dituzte bi herri horiek errefuxiatuak ez hartzeko aurkeztutako errekurtsoak.

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren arabera, EBn hartutako erabakia egokia eta eraginkorra da, Greziari eta Italiari 2015eko errefuxiatuen krisiaren ondorioei aurre egiten laguntzen baitie, estatu bakoitzarentzako kuota batzuk zehaztuz.

Neurria Europako legeriaren baitan hartu zen, eta, hori dela eta, Europako Batzordeak behin-behineko neurriak har ditzake errefuxiatuen kopuru handia hartu dutelako kalteak jasaten ari diren herriei laguntzeko.

Horrela, kideek 2015eko irailean onartutakoaren arabera, bi urteren buruan 120.000 errefuxiatu hartzea eta horiek birkokatzea espero dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Batasun europarra Gerra Siria Migrazioa Euskal Herria Greziako albisteak Siriar errefuxiatuak Europan Italiako albisteak Eslovakia albisteak Siria Hungaria albisteak