Mundua -

Bonbardaketak, Ar-Raqqan

Nazioarteko koalizioak 42 zibil hil ditu Sirian, 24 orduan

AEBk gidatzen duen nazioarteko koalizioaren bonbardaketek 42 zibil hil dituzte Ar-Raqqan, Giza Eskubideen Siriar Behatokiaren arabera.

Ar-Raqqa hirian izan dira bonbardaketak
Ar-Raqqa hirian izan dira bonbardaketak
Ar-Raqqa hirian izan dira bonbardaketak

Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 42 zibil hil dituzte azken 24 orduetan AEB buru duen nazioarteko koalizioak egindako bonbardaketek Ar-Raqqa Siria ipar-ekialdeko hirian, Estatu Islamikoa talde terroristaren hiriburutzat hartzen den tokian, Giza Eskubideen Siriar Behatokiak gaur iragarri duenez.

Al Sajani, Al Badu eta Al Hadiqa Baida inguruetan botatako bonbek hildakoen artean, 19 adingabe daude, GKEak dioenez.

Siria Demokratikoko Indarrek, kurduek gidatzen duten eta AEBko indar berezien parte-hartzea duen taldeak, jihadisten aurka lurrez egindako erasoa airez babesten dituzte bonbardaketek.

Nazioarteko koalizioak 2014ko irailaren 23an abiatu zuen kanpaina militarra, jihadistek Sirian eta Iraken kalifatoa aldarrikatu eta ia hiru hilera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko azken ordukoa Gerra Siria Ameriketako Estatu Batuak Estatu islamiarra berriak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Siria albisteak gaur