Mundua -

atentatua

Manchesterreko 'atentatu terrorista ankerra' gaitzetsi du Mayk

Gainera, alderdi politikoek bertan behera utzi dituzte aurreikusita zituzten hauteskunde-kanpainako ekitaldi guztiak.

agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Theresa May Erresuma Batuko  lehen ministroak Manchesterreko "eraso terrorista ankerra" gaitzetsi du, eta elkartasuna helaraz die biktimei eta horien senideei. Gainera, baieztatu egin du Polizia atentatutzat aurre egiten ari diola gertaerari.

"Lanean ari gara gertatutakoa zehaztasunez argitzeko", esan du Mayk ohar baten bidez. Jeremy Corbyn laboristen buruak ere doluminak agertu die biktimei.

"Gertaera lazgarria Manchesterren. Biktimei eta gure larrialdi zerbitzuei" elkartasuna adierazi die Twitterren oposizioaren liderrak.

Tim Farron Alderdi Liberaldemokrataren buruak ere "kontzertu batez disfrutatzen ari ziren ume eta gazteen" aurkako eraso "ikaragarria" gaitzetsi du.

Gainera, Andy Burnham Manchesterreko alkateak elkartasuna adierazi die biktimei eta penagarritzat jo du izan den "gau lazgarria".

"Nire bihotza gertukoak galdu dituzten familiekin eta larrialdi zerbitzuko kide ausartekin dago. Gau beldurgarria izan da gure hirian", esan du Burnhamek Twitterren duen kontu pertsonalean.

Era berean, alderdi politikoek bertan behera utzi dituzte aurreikusita zituzten hauteskunde-kanpainako ekitaldi guztiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Erresuma Batua albisteak Atentatuak Gaurko azken ordukoa Theresa May albisteak Londres Ingalaterra albisteak