Mundua -

TXOSTENA

'Oposizioa isilarazteko Justizia erabiltzea' egotzi dio Venezuelari AIk

Besteak beste, Venezuelako Inteligentzia Zerbitzu Nazionalak azken hilabeteotan 'agindu judizialik izan gabe' egin dituen atxiloketak ekarri ditu gogora Amnistia Internazionalak.

Nicolas Maduro. EFE.
Nicolas Maduro. EFE.
Nicolas Maduro. EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Botere judiziala bere mesedetan erabiltzea leporatu dio Venezuelako Gobernuari Amnistia Internazionala erakundeak. Oposizioaren ahotsa isilarazteko, besteak beste, atxiloketa bidegabeak egitea egotzi dio Nicolas Maduro presidenteari AIk.

'Behartutako isiltasuna: atxiloketa arbitrarioak Venezuelan, arrazoi politikoengatik' izenburua duen txostena eman du gaur ezagutzera gobernuz kanpoko erakundeak. Bertan zehazten denez, "legez kanpoko hainbat neurri" ari hartzen Venezuelako Gobernua, herritarren "adierazpen askatasuna urratuz".

AIren iritzian, botere judiziala bere mesedetan erabiltzen ari da Maduroren Exekutiboa: "ezberdin pentsatzen dutenen kontrako jazarpena egiten ari dira, sistema judizialaren bidez, krisi politikoaren erdian", jaso dute txostenean.

Besteak beste, Venezuelako Inteligentzia Zerbitzu Nazionalak azken hilabeteotan egin dituen atxiloketak ekarri ditu gogora Amnistia Internazionalak: horren arabera, bakearen aldeko aktibistak atxilotu dituzte, agindu judizialik izan gabe.

Kasurik gehienetan "delitu oso larriak" egozten dizkiete atxilotutako pertsona horiei: terrorismo delitua edota aberriari traizioa egitea, AIk gaineratu duenez. Modu horretan, inolako probarik izan ez arren, espetxe zigor luzeak ezartzen dizkietela salatu du.

Halaber, preso hartutako herritar horiek torturatuak izateko "arrisku handia" dutela ohartarazi du gobernuz kanpoko erakundeak.

Hori guztia salatzeko eta nazioarteari berehalako neurriak har ditzala eskatzeko, sinadura bilketa abiatu du AIk bere atari digitalean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Venezuela bideoak