Mundua -

prozesua, martxan

'Brexit'a ofizialki abiatzeko gutuna jaso du Europar Batasunak

13:20 zirenean hartu du agiria Donald Tusk Europar Batzordeko presidenteak.

Tim Barrow enbaxadore britainiarra eta Donald Tusk, gutuna emateko unean. EFE
Tim Barrow enbaxadore britainiarra eta Donald Tusk. EFE
Tim Barrow enbaxadore britainiarra eta Donald Tusk, gutuna emateko unean. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurreikusita zegoen orduan, Euskal Herrian 13:20 zirenean, Tim Barrow enbaxadore britainiarraren eskutik jaso du Europar Batasunak (EB) 'brexit'a ofizialki abiatzeko gutuna. Europar Batasunak EB uzteko prozesua, beraz, martxan dago honezkero.

?Bederatzi hilabete igaro ondoren, emandako hitza bete du Erresuma Batuak?, esan du Tuskek. Halaber, Theresa Mayk sinatutako gutuna emateko Tim Barrow enbaxadore britaniarrarekin bildu den unean egindako argazki bat zabaldu du.

Tuskek ondorengo mezuarekin batera partekatu du argazkia Twitterren: ?50. artikuluaren gutuna?, Lisboako Itunari erreferentzia eginez (herrialde batek Europar Batasunetik irtetea erabakitzen duenean negoziazioa martxan jartzeko).

Theresa May lehen ministro britainiarra Parlamentura bidean zihoala jaso du Tuskek gutuna. Bertan, Erresuma Batua Europar Batasunetik irteteko prozesua abiarazi duela esan die Mayk diputatuei.

Bi aldeek bi urteko epea izango dute Erresuma Batuaren irteera adosteko. Dena dela, Europar Kontseiluak eta aldendu nahi duen herrialde horrek aho batez epea luzatzea erabaki dezakete. Denbora horretan (24 hilabete), Erresuma Batuak iritziz aldatu eta atzera egiteko aukera izango du.

Ostiral honetan, Erresuma Batuarekin negoziatzeko proposatzen dituen ?marra gorrien berri? emango du Donald Tuskek. Lehen ministro britainiarrak sinatutako gutunaren edukia eta bertan aipatutako asmoak kontuan izatea aurreikusten da.

Iturri europarrek jakitera eman dutenez, lehenbiziko zirriborroa egin ondoren txosten horren inguruan eztabaidatu behar izango dute adituek eta ministroek.

Apirilaren 29an egingo duten ezohiko bileran, Europar Batasuneko buruzagiek Erresuma Batuaren irteeraren inguruan akordioa bilatzeko ildo nagusiak finkatuko dituzte.

Mayk botere gehiago hitzeman die autonomiei

"Brexitaren" ostean botere gehiago hitzeman die Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroak administrazio autonomoei, Erresuma Batua Europar Batasunetik irteteko Donald Tusk Europako Batzordeko presidenteari igorritako gutunean.

"Prozesu honen ondorioz, administrazio autonomiko bakoitzak bere botere ahalmena handitzea espero du Gobernuak", adierazi du Mayk.

"Hasiera-hasieratik eta negoziazioek irauten duten bitartean, Erresuma Batu bakar gisa hitz egingo dugu", zehaztu du lehen ministroak. Aldi berean, Erresuma Batua osatzen duten eskualde eta nazio bakoitzaren interes espezifikoak kontuan hartuko dituela hitzeman du (Ingalaterra, Eskozia, Gales eta Ipar Irlanda).

Europar Batasunak irteera 'ordenatua' espero du

Testuinguru horretan, "irteera ordenatua? adosteko helburua adierazi dute EBko buruzagiek. Hala, ?brexit?-ak herritarrengan, enpresengan eta Europako herrialdeengan izango dituen ondorioak ahalik eta gehien ?murrizteko? bere esku dagoen guztia egingo duela ziurtatu du Donald Tusk Europar Kontseiluko presidenteak.

?Europar Batasuna aho batez jardungo du, eta bere interesak babestuko ditu. Erresuma Batuak hartutako erabakiak herritarrei, enpresei eta Europako herrialdeei sortu dien segurtasun eza ahalik eta gehien murriztea izango da gure lehentasuna?, irakur daiteke Europar Batasuneko hogeita zazpi kideek sinatutako adierazpenean.

Donald Tuskek azaldu duenez, Europar Batasuneko herrialde guztiak Erresuma Batuarekin ?elkarrizketa sakonak? izateko prest agertu dira, eta akordio bat bilatzeko ahalegin handia egingo dutela ziurtatu du. Ildo horretatik, Erresuma Batua EBren ?bazkide estua? izatea espero duela gaineratu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 EB Erresuma Batua argazkiak Gaurko azken orduko albistea Brexit albisteak Zer da Brexita