Mundua -
Parlamentu britainiarra
Brexitaren Legea onartu dute jada, eta Mayk aurrera egin dezake orain
Theresa Mayk askatasuna dauka orain Lisboako Itunaren 50. Artikulua aktibatzeko, Brexitaren Legeak aldeko 274 eta kontrako 118 boto jaso ostean, Parlamentu britainiarrean.
agentziak | erredakzioa
Britainia Handiko Lorden Ganberak behin betiko babesa eman dio herrialdeak EBtik alde egiteko legeari, Brexita legearen bidez gauzatzeko; hori dela eta, Theresa May lehen ministroak askatasuna dauka Lisboako Itunaren 50. Artikulua aktibatzeko.
Parlamentariek astelehenean Komunen Ganberak igorritako testua onartu dute, aldaketarik egin gabe. Gauzak horrela, proiektua lege bihurtuko da gaur, asteartea, erreginaren oniritzia jasotzen duenean.
Lorden Ganberan onartu dute legea, zuzenketarik gabe, aldeko 274 boto eta kontrako 118 bozekin; hori hala izanda, ez dute testua berriz Komunen Ganberara bidali beharko. Testuak zehazten duenez, Botere Legegileak ez du debekurik ezartzeko gaitasunik izango, Gobernuak Brexita baldintzak negoziatzen dituenean.
Astelehenean bertan, Komunen Ganberak Gobernua babestu egin zuen, Erresuma Batuan bizi diren Europako atzerritarren eskubideen aldeko zuzenketa bat ukatuz, kontrako 274 boto eta aldeko 135 bozekin.