Mundua -
Emaitzak
DUP alderdi unionistak irabazi ditu Ipar Irlandako hauteskundeak
Sinn Fein alderdia izan da bigarren alderdi bozkatuena, eta eserleku bakar baten aldea izan dute.
Agentziak | Erredakzioa
Alderdi Unionista Demokratikoak (DUP) irabazi ditu Ipar Irlandako Asanblea aukeratzeko ostegunean egindako hauteskundeak. Sinn Fein alderdiak oso emaitza ona lortu du, eta erabakigarria izango da Gobernu irlandarraren etorkizunean.
'Irish Times' hedabidearen arabera, DUP alderdiak jokoan zeuden 90 eserlekuetatik 28 lortu ditu. Horrez gain, Sinn Fein alderdiak izandako emaitza arrakastatsua azpimarratu du, 27 eserleku erdietsi baititu. Asanblearen historian izandako hauteskunde lehiatuenak izan dira, 1.000 botoko aldea baino ez delako egon.
Hauteskundeak aurreratu egin zituzten, Martin McGuinness ministrorde nagusiak dimisioa eman ondoren. Orain, bi alderdi nagusiek hiru aste izango dituzte adostutako Gobernua eratu eta lortutako eskumenak, legez, Londreseko Parlamentuari itzuli behar ez izateko.
Legearen arabera, egoera blokeatuko balitz, Gobernu britainiarrak Ipar Irlandari eskumenak kendu eta zuzenean gobernatzeko aukera izango luke.