Mundua -

Ekialde Hurbila

Zisjordaniako kolonietan 2.500 etxe eraikitzea onartu du Netanyahuk

Igandean, Israelgo lehen ministroak iragarri zuen kendu egingo dituela Ekialdeko Jerusalemen asentamenduak hedatzeko mugak.

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa. EFE
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa. EFE
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa. EFE

AGENTZIAK |ERREDAKZIO

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak eta Avigdor Lieberman Defentsa ministroak Zisjordanian 2.500 etxebizitza eraikitzea onartu dute astelehen honetan. Gehienak Palestinako lurralde okupatuetako kolonietan egingo dituzte.

Era berean, Hebronetik gertu industriagune bat eraikiko dutela ere iragarri dute.

Igandean, Netanyahuk iragarri zuen kendu egingo dituela Ekialdeko Jerusalemen asentamenduak hedatzeko mugak.

Orain arte, mugak zeuden bertan etxeak eraikitzeko, nazioartearen presioen ondorioz.

Nolanahi ere, Donald Trump AEBko presidente aukeratu zutenetik, Israelen ugaritu egin dira koloniak handitzea eskatzen duten ahotsak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Gaurko azken orduko albistea Israel albisteak azken ordukoa Palestina albisteak Ekialde Hurbila Netanyahu, Israelgo lehen ministroa