Mundua -
Tiroketa Orlandon
Sarraskiak armen kontrolaren inguruko eztabaida piztu du berriro AEBn
Aurten 173 tiroketa masibo izan dira AEBn. Demokratek armen kontrola areagotzea eskatzen dute, eta errepublikanoek “terrorismo islamiko erradikalari” botatzen diote errua.
Agentziak | Erredakzioa
Orlandoko sarraskiak armen kontrolaren inguruko eztabaida piztu du berriro Ameriketako Estatu Batuetan. Igande goizaldeko tiroketak 49 hildako eta 53 zauritu utzi zituen. Errepublikano eta demokratak gehien zatitzen dituen gaia da, baina Kongresuan dinamika aldaketarik gertatzea ez da espero.
Aurten 173 tiroketa masibo gertatu dira AEBn. Demokratek armen kontrola areagotzea eskatzen dute, eta errepublikanoek ?terrorismo islamiko erradikalari? botatzen diote errua.
Donald Trump hautagai errepublikanoak Barack Obama AEBko presidentearen aurka egin zuen igandean. Errepublikanoen hitz berdinak erabiltzeko gai ez izatea egotzi zion Trumpek Obamari.
?Obama presidenteak ?terrorismo islamiko erradikal? hitzak erabiliko ote ditu azkenean? Egiten ez baldin badu, berehala dimisioa eman beharko luke?, esan zuen Trumpek Twitter sare sozialean. ?Gure buruzagia ahula da eta ez da eraginkorra?, kritikatu zuen.
Konplizeak
Bestalde, armen kontrola areagotzeko neurriak adosteko orduan, AEBko Kongresuaren porrota azpimarratu du Chris Murphy Connecticuteko senatari demokratak.
?Kongresua heriotza horien konplize bilakatu da, bere isiltasunagatik?, salatu du agiri batean. ?Ez litzateke gertatu beharko, baina izurrite hau ez da amaituko Kongresuak besoak gurutzaturik, ezer egin gabe, jarraitzen baldin badu, beste behin ere?, kritikatu du.
Bernie Sanders hautagai demokratak erasoa kritikatu du NBCko 'Meet the Press' saioan. ?Jendea hiltzeko diseinatu diren arma automatikoak ez genituzke saldu behar?, gaineratu du.