Mundua -
AEB
Trump eta Sanders garaile, Oregoneko primarioetan
Kentuckyn, berriz, Hillary Clintonek aurrea hartu dio Sandersi, baina ia ia berdinduta.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Etxe Zurirako lasterketa Oregonera eta Kentuckyra iritsi da, bart, eta aurreikuspenak bete dira. Bernie Sanders demokratak Oregonen irabazi du, eta Hillary Clintonek Kentuckyn. Hala ere, Clinton da, oraingoz, Alderdi Demokrataren hautagai faboritoa, alde nabarmenarekin: 2.383 ordezkari behar ditu azaroaren 8ko hauteskundeetarako hautagai izateko, eta kopuru hori lortzetik oso gertu dago.
Alderdi Errepublikanoari dagokionez, Donald Trumpek irabazi du Oregonen. Trumpek dagoeneko ez du lehiakiderik hautagaitza lortzeko lasterketa honetan.
Sandersek demokraten botoen % 53 eskuratuta irabazi du Oregonen (botoen % 47 lortu ditu Clintonek), eta Trumpek, berriz, errepublikanoen botoen % 60 lortu ditu.
Kentuckyn, berriz, Clintonek aurrea hartu dio Sandersi, baina alde oso txikiarekin: botoen % 46,8 lortu ditu Clintonek, eta botoen % 46,3, Sandersek. Ordezkari kopuru bera (25) eskuratu dituzte bi hautagaiok.
Argazkia: EFE
Trumpek, aurkaririk ezTed Cruz eta John Kasich hautagaiak lasterketatik erretiratu ondoren, Trump aurkaririk gabe geratu da.