Mundua -

ERREFUXIATUEN KRISIA

'Migrante ekonomikoei Europara ez etortzeko deia' egin die Tuskek

Bestalde, Tsiprasek iragarri du migratzaileen banaketaren inguruan EBk hartutako erabakiak errespetatzen ez dituzten herrialdeak zigortzeko eskatuko duela.

Donald Tusk eta Alexis Tsipras, gaur, Atenasen. EFE.
Donald Tusk eta Alexis Tsipras, gaur, Atenasen. EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Migrante ekonomikoei dei egiten diet Europara ez etortzeko". Donald Tusk Europako Batzordeko presidenteak esan ditu hitzok, gaur, Atenasen, Alexis Tsipras Greziako lehen ministroarekin izan duen bileraren ostean. Grezia, jada, ez dela migrazio-pasabiderako herrialdea ere esan du Tuskek.

"Datozen lekutik datozela, migratzaile ekonomiko guztiei esan nahi diet Europara ez etortzeko, trafikatzaileei ez sinesteko eta euren bizitzak eta dirua arriskuan ez jartzeko", esan du EBko buruak, Tsiprasekin batera eman duen prentsaurrean.

Tuskek esan du Shengengo Ituna berriro indarrean sartuko dela Grezian, eta, beraz, ez dela migrazio-pasabiderako herrialdea izango.

"Zigorra"

Bestalde, Tsiprasek iragarri du migratzaileen banaketaren inguruan EBk hartutako erabakiak errespetatzen ez dituzten herrialdeak zigortzeko eskatuko duela datorren astelehenean Bruselan egitekoak diren goi-bileran.

"Greziak ezin du bere gain hartu migratzaileen karga osoa. Lisboako Itunean kargaren banaketa solidarioa adostu zen. Guk gure konpromisoak bete ditugu, eta betetzen ez dituztenak zigortzeko eskatuko dugu", nabarmendu du Tsiprasek.

Lehen ministroaren hitzetan, Grezia dagokiona baino errefuxiatu kopuru handiagoa hartzen ari da, eta ahalegin handia egiten ari da horiei behar bezalako laguntza emateko.

"Behar dutenei laguntzeko eskura ditugun bitartekoak jarriko ditugu. Gure kulturaren parte da. Beste herrialde batzuk ez dute kultura hori", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EB Europako herrialdei buruzko albisteak Greziako berriak Gaurko azken ordukoa Siriar errefuxiatuak Europan bideoak