Mundua -

Balantzea

Facebooken mozkinek % 25 egin zuten gora 2015ean

Konpainiak iragarri duenez, 3.383 milioi euro irabazi zituen iaz; lehen aldiz, mila milioi dolar baino gehiago irabazi zituen hiruhileko batean.

Mark Zuckerberg, Facebookeko fundatzaileetako bat. Argazkia: EFE.
Mark Zuckerberg, Facebookeko fundatzaileetako bat. Argazkia: EFE.
Mark Zuckerberg, Facebookeko fundatzaileetako bat. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Facebook sare sozialaren mozkinek % 25 egin zuten gora 2015ean, guztira 3.690 milioi dolar (3.383 milioi euro) irabazi baitzituen. Gainera, lehen aldiz, mila milioi dolar baino gehiago irabazi zituen hiruhileko batean; urteko azken hiruhilekoan, hain zuzen ere.

Konpainiako akzioek gora egin zuten Burtsan, Wall Street itxi osteko negoziazio elektronikako orduetan, eta % 4 baino gehiago igo ziren.

Diru-sarrerak nabarmenak izan ziren, eta Facebookeko emaitzen kontua bultzatu zuten. Milaka langile berri kontratatu zituen Facebookek, baina horiek asimilatzeko aukera izan zuen, diru-sarrera horiei esker; gainera, besteak beste, errealitate birtualeko eta adimen artifizialeko proiektuei ere egin zien aurre.

Diru-sarrerek, % 44 gora

2015ean, 17.930 milioi dolarreko diru-sarrerak izan zituen; 2014an baino % 44 handiagoak, beraz.

Urteko laugarren hiruhilekoan, 5.840 milioi dolarreko diru-sarrerak izan zituen (3.850 milioikoak izan ziren aurreko urteko hiruhileko berean). 2015eko azken hiru hilabeteetan, mozkinak 1.560 milioi dolarrekoak izan ziren; 2014an, aldiz, 701 milioi irabazi zituen Facebookek epe horretan.

Sare sozialak batez beste 1.040 milioi erabiltzaile aktibo izan zituen egunean 2015eko abenduan, aurreko urteko hilabete berean baino % 17 gehiago. Hileko erabiltzaile aktiboen kopurua 1.590 milioikoa izan zen; 2014ko abenduan, aldiz, % 14 erabiltzaile gutxiago izan zuen Facebookek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Facebook Ameriketako Estatu Batuak Multinazionalak Ekonomia albisteak Interneteko albisteak