Mundua -
POLIZIA OPERAZIOA
Ustezko lau jihadista hil dituzte tirokatuta, Turkian
Anadolu berri agentziak jakitera eman duenez, armatutako hainbat lagun bi autotan zihoazen, eta horietako bateko lau bidaiariak tiroz hil ditu Poliziak. Beste autoko bidaiariak ihes egitea lortu du.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Turkiako Poliziak Estatu Islamikoko ustezko lau kide hil ditu, tirokatuta, Gaiziantep probintzian, Turkian. Bi auto susmagarri ikusi dituzte Oguzeli herriaren inguruan, eta Poliziak horien aurkako operazioa abiatu du.
Anadolu berri agentziaren arabera, armatutako hainbat lagun zihoazen ibilgailuotan. Polizia atzetik zutela ohartu direnean, bi aldeen arteko tiroketa hasi da; ondorioz, autoetako batean zihoazen lau ustezko jihadista tokian bertan zendu dira. Beste ibilgailuko gidariak ihes egitea lortu du.
Siriako oposizioko hainbat talde armaturen babesleku bihurtu da azken urteotan Gaziantep. Antalyatik 600 kilometroa dago; hain zuzen, hiri horretan bilduko dira astelehen honetan munduko potentzia ekonomiko handienetako buruak, G20aren goi-bileran. Inoizko segurtasun neurri zorrotzenak ezarri dituzte.