Mundua -

EB-REN PROGRAMA

Birkokatutako lehen errefuxiatuak Suediara heldu dira

Asilo eskaera egin duten eta herrialde eskandinaviarrak onartu dituen 20 bat eritrear dira.

Suediara iritsi dira Europan birkokatutako lehen errefuxiatuak

Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasunean (EB) birkokatutako lehen errefuxiatuak Suediara iritsi dira gaur, Italiatik abiatuta, 160.000 iheslari Batasuneko hainbat herrialdetan banatzeko programaren baitan.

Erromako Ciampino aireportutik abiatu dira, 09:30ean, Italiako Barne Ministerioak jakinarazi duenez. Asiloa eskatu duten eta herrialde eskandinaviarrak onartu dituen 20 bat eritrear dira.

Errefuxiatuen krisia hasi zenetik birkokatutako lehenak izanik, Italiako eta EBko agintariak ere izan dira aireportuan. Hala, Angelino Alfano Italiako lehen ministroa, Dimitris Avramopoulos Europar Batasuneko Migrazio, Barne eta Herritartasun komisarioa eta Jean Asselborn Luxenburgoko Atzerri eta Europako gaietarako eta Immigrazio eta Asilo gaietarako ministroa errefuxiatuekin bildu dira tarte batez, eta prentsaurrekoa eskaini dute ondoren.

Ekialde Hurbileko eta Afrikako gatazketatik ihesi, Italiara eta Greziara heldutako errefuxiatuak Europar Batasunean banatzeko programaren baitan daude. Asmoa bi urtean 40.000 iheslari hartzea da.

Gerora, beste 120.000 errefuxiatu (66.000 lehen 12 hilabeteetan) hartzeko programa adostu zuten 28 herrialdeek, Eslovakiak, Txekiar Errepublikak, Hungariak eta Errumaniak kontra bozkatu bazuten ere.

Afrika eta Europa arteko zubi naturala da Italia. Milaka errefuxiatu hartu dituzte bertan azken urteetan, eta gainezka dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EB Suedia