Mundua -

Krisia

NBEk 200.000 errefuxiatu banatzeko deia egin die EBko herrialdeei

Gainera, krisiari erantzun komuna emateko izandako arazoak pertsonen trafikora bideratutako taldeen mesederako izan direla ohartarazi du.

Errefuxiatuak Mazedonian. Argazkia: Efe
Errefuxiatuak Mazedonian.
Errefuxiatuak Mazedonian. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazio Batuen Erakundeak ohartarazi du beharrezkoa dela Europara iristen ari diren errefuxiatuentzako tokia bilatzea, eta krisiari erantzun komuna emateko izandako arazoak pertsonen trafikora bideratutako taldeen mesederako izan direla.

"Aurreikuspenen arabera, 200.000 plaza gehiago behar dira", adierazi du Antonio Guterres Nazio Batuen Errefuxiatu Agentziaren (ACNUR) goi arduradunak.

Frantziak eta Alemaniak atzo iragarri zutenaren antzera, Guterresek esan du Europar Batasunak "nahitaez" parte hartu behar duela errefuxiatuak hartzeko programan, nazioartearen babesa behar duten guztiak kokatu behar direlako.

Errefuxiatuak kuota bidez jasotzeko sistema bat estatu guztietan ezartzeko proposamen bat adostu dute Alemaniak eta Frantziak, eta EBra eramango dute.

Errefuxiatu Agentziaren esanetan, programa koherentea izan dadin, harrerak ere egokia behar du izan, Grezian bereziki.

Migrazio krisiaren eragin handiena Italian eta Grezian nabaritu dute, Mediterraneotik datozenentzako atea baitira, baina Alemaniak, Austriak eta Suediak jasotzen dituzte gero errefuxiatuak, hori baita haien helmuga.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Migrazioa Europa Zer ari da gertatzen Europan?