Mundua -
Europako Banku Zentrala
EBZk Greziako bankuentzako premiazko likidezia igo du
Mario Draghik iragarri du 900 milioi euro gehiago bideratuko dituela premiazko likidezia lerrorako.
agentziak | erredakzioa
Europako Banku Zentralak (EBZ) 900 milioi euro gehiago bideratuko ditu Greziako bankuentzako premiazko likidezia beharretarako, Mario Draghi erakundearen presidenteak iragarri duenez.
Draghik jakinarazi duenez, gaur hartu du erabakia erakundearen gobernu kontseiluak, eta "astebeteko" iraupena izango du.
Agintariaren esanetan, "Grezia eurogunean dagoela eta bertan jarraituko duela" hartzen dute oinarri erabaki horiek hartzeko.
Hala ere, EBZren presidenteak ohartarazi du likidezia emateko erabakia ez dela "mugagabea".
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea